Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/26

Torturak salatu eta akusazioak ukatu dituzte bost epaituek ahozko saioan.

Egurrolak, Gutierrezek, Ladislaok, Prietok eta Alcocerrek ukatu egin dute ETAri laguntza eman ziotela

Atzo hasi zen Ibai Egurrola, Xabier Gutierrez, Amets Ladislao, Maribel Prieto eta Marimertxe Alcocer Bizkaiko Uribe Kostako lagunen aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean, eta akusatuek ETAri laguntza eman izana ukatu zuten Angela Murillo buru duen epaimahaiaren aurrean. 2008an atxilotu zituztenean euren buruak erruduntzat joz egin zituzten deklarazioak ez zirela «ez askeak, ez borondatezkoak» izan azaldu zuten. Guardia zibilek inkomunikatuta izan zituzten egunetan torturatu egin zituztela, eta horregatik esan zutela haiek agindutakoa.

Deklarazioetan Asier Borrero eta Aitor Arretxe gorde eta garraiatu zituztela onartu zuten arren, hori ez dela egia ziurtatu zuten. «Ezinezkoa da», esan zuen Egurrolak. 2008ko azaroaren 15ean Borrero Iparraldera eraman izana egozten diote, baina, haren hitzetan, urtero Algortan egiten den herri bazkaria antolatzen egon zen egun osoan. «Han izan ziren 400 pertsonek baiezta dezakete». Ladislaori eta Prietori Borrero etxean gorde izana egozten diete, baina guardia zibilek atzo onartu zuten «froga» bakarra beren buruak erruduntzat jo izana zela, eta haien etxea miatu zutenean ez zutela Borreroren hatz markarik ere aurkitu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario