Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/07

LAU GAZTE INDEPENDENTISTA ATXILOTUAK LAPURDIN!


Polizia frantsesak lau gazte independentista atxilotu zituen atzo Lapurdin . Nahiz eta gazte hauen jarduera guztiz publikoa izan, españiako zenbait komunikabideek ETA ri zuzenki lotuak daudela salatu dute. Pasaden azaroan, hamaika gazte independentisten aurka egindako makroredadan bezala gazte kritiko eta antolatuen aurkako erasoa izan da hau ere. Gazteak, Asier coloma, Gaizka Likona, Olatz Izagirre eta Carlos Renedo dira. Atxiloketak Ziburun, Hendaian eta Kanbon eman dira. Gazte hauen berahalako askapena aldarrikatzen dugu, azkenaldian tamalez Euskal Herrian gertatzen ari den bezala, atxiloketa politikoa baino ez delako izan , mugimendu independentisten eta gazteen antolakuntzaren kontrako atxiloketa!
Atxilotuak askatu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario