Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/06

EMAKUMEONTZAKO KONTSULTA GINEKOLOGIKO PUBLIKOAK ORAIN!



Aurreko astean, egunero bezala, bazkalorduan berriak entzuten ari nintzela ( ez dakit zertarako ze normalean indigestioa sartu ohi zait zenbait gauza entzutean) emakumeoi zuzendutako ohar batean fijatu nintzen.Dirudienez, urtero ginekologora joatea osasun prebentziorako ezinbestekoa omen da.

Bai, izan ere gaixotasun asko eta asko garaiz detektatuz gero bizitza salbatuko ligukeelako. Obulutegi, umetoki, titi... en minbiziak ekiditzeko, antzutasuna ekiditzeko, gaixotasun infekzioso askoren jakinaren gainean jartzeko...
Nire partetik guztiz ados nago gomendioarekin baina indibiduo hauei istorioaren erdia kontatzea ahaztu zitzaien eta sutan jarri nintzen. Ba al zenekiten osasun publikoan ez dagoela kontsulta ginekologikorik? Soilik urgentzia ginekologiko publikoak daude.

Hobeto azalduko dut: Osakidetzan ( eta estatu mailan osasun publikoan) emakume bat ezin da joan ginekologoarengana gaixo ez badago, hau da, soilik urgentzia bat bada ( eta norbera konturatzen bada noski) joan daiteke. Bestela pribatura bidaltzen zaituzte , honek dakarren arazoa zera da, prebentzio moduan eta garaiz detektatzeko helburua ezinezkoa dela osasun publikoan , horretarako ordaindu egin behar duzula eta urtero!

Ondorioz, mamografiak ( titien minbiziak detektatzeko erradiografiak) 50 urte aurretik egin nahi izanez gero pribatuetan egin behar ditugu,
eta dioten"urteroko kontrol ginekologikoa " betetzeko ere ordaindu behar dugu!

Asunto hauek osasun publikoak babesten ez dituela ikusita , edonork esango luke atentzio hauek txorakeriak direla, eta agian liposukzio eto liftin baten parera jarriko dute, zer dakit nik. Orain sexu aldaketen operazioak eta ugalketa lagundua ere osasun publiko barnean sartu direla ikusita, ( nire ustez oso aurrera pauso positiboa dena) lotsagarria da emakumeok arlo honetan dugun hutsunea konpondu gabe dagoela ikustea, antisorgailuei buruzko informazio , prestaketa eta banaketa zerbitzua erregulatu gabe egotea eta kasu askotan
urgentzietan tokatzen zaizun medikuaren izaera pentsamoldea etab-en menpe egotea ematen dizuten atentzioa.

Horregatik, osasun poblikoan kontsulta psikiatrikoak, kardiologokak... dauden bezala, ginekologia kontsultak aldarrikatzen ditut, emakumea libreki eta doan bere osasunari buruzko dudak, prebentziorako kontrolak, sexualitatari buruzko galdeketak , aborto libre , eta antisorgailuekiko eskuratze erreza lor dezan! Guzti hau noski poltsikoa hustu behar izan gabe!

No hay comentarios:

Publicar un comentario