Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/10

Gazte independentistek mobilizazio eguna deitu dute

Joan den ostegunean Gaizka Likona, Karlos Renedo, Olatz Izagirre eta Asier Coloma gazteak atxilotuak izan ziren Lapurdin. 2009ko azaroan, Segiren aurkako sarekadatik ihes egitea lortu zuten eta lan politikoarekin jarraitzeko joan ziren laurak Lapurdira. Horren harira, prentsaurreko jendetsua egin zuten larunbatean Hernanin.

Frantziar estatuak Rubalcabaren tesiekin bat egin eta independentziaren aldeko lana kriminalizatzeko bere ekarpena egin du gazte independentisten aburuz. Eraso berri honek argi erakusten baitu frantziar eta estatuek independentziaren lan eta borrokari beldur diotela; euskal gazteria Segiko kidea izatearen aitzakiarekin atxilotu, torturatu eta espetxeratzen dute baina indapendentziaren aldeko lanak ez du etenik izango ere nabarmendu dute.

Hortaz, hurrengo mobilizazioetarako deialdia egiten dute gazte independetistek:

- Maiatzak 11, asteartea, lau gazteen euroagindua aztertzeko bista izango da. Hori salatzeko, 11:00etan, Bilboko frantziar kontsulatuaren aurrean kontzentrazioa.

- Maiatzak 13, osteguna, mobilizazio eguna. goizean paroak eta mobilizazioak ikastetxe eta unibertsitateetan, eta arratsaldean, mobilizazioa Bilbon (ordua zehazeke).

Hernanin gazte independentistek egindako prentsaurrekoaren irakurketa osoa, hemen:



No hay comentarios:

Publicar un comentario