Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/29

Poliziak eta Guardia Zibilak jarritako oztopoek atzeratu egin dute Bruselako manifestazioa

Poliziak eta Guardia Zibilak atzo Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan jarritako oztopoek atzeratu egin dute Bruselarako bidaia eta, ondorioz, bertan egitekoa den manifestazioa. 14.00ak aldera espero dute hara iristea.


AzkenEzkbru.jpg
Irudiko gazteak Bilbotik irten ziren atzo iluntzean.

BRUSELA-. "Freedom for the Basque Country", horixe da gaur eguerditik aurrera Bruselak entzungo duen aldarrikapena. Nazioarteko 50 gazte eragilek bultzatuta, euskal gazteriaren eskubide zibil eta politikoen defentsa egingo dute bertan.

Ehunka lagun irten ziren atzo Hego Euskal Herriko hiriburuetatik GaztEHerriak antolatutako hamabi autobusetan, Euskal Herriaren biziraupenerako independentzia dela aukera bakarra aldarrikatzeko asmotan.

Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugara iristean, ordea, espero ziren trabak aurkitu zituzten. Guardia Zibilak nahiz Polizia espainolak kontrol zorrotzak ezarri zituzten, eta autobusak geldiarazi. Kasu batzuetan ordu eta erdi eduki zituzten atxikita. Poliziak gazte guztiak jaitsarazi zituen autobusetatik eta, banan banan, izena eta abizenak esanarazi zizkieten bideo kamerekin grabatzen zituzten bitartean.

Kontrolen ondorioz bidaia lau ordu inguruz atzeratu zen. Manifestazioa 12.00etan hastekoa zen, baina ordu horretan oraindik Bruselarako bidean ziren. 14.00ak aldera iristea espero dute eta ondoren martxa hastea.

Mobilizazioa Europako Parlamentuaren inguruetan egingo da, Estatu espainolak Europako Batasuneko lehendakaritza duela-eta.


www.gara.net/

No hay comentarios:

Publicar un comentario