Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/18

Atxilotze arriskuan dauden herriko bi gazteri babesa emateko manifestazioa deitu dute ostiralerako

Gazte independentisten kontrako sarekadaren baitan atxilotutako Xabi De la Mazaren atxiloketaren, inkomunikazioaren eta torturen ondorioz, eskualdeko 8 gazteren eta Erromoko beste biren kontrako inkulpazioak sinatuarazio zioten gazte gorliztarrari. 10 izen horiez osatutako zerrenda beltza egin zuen poliziak.

Hortaz, eskualdeko eta auzoako gazteak edozein momentutan atxilotuak, inkomunikatuak, torturatuak eta espetxeratuak izateko arriskuan daude. Herriko bi gazteei babesa eman eta proiektu guztiak berdintasunez garatu ahal izateko manifestazioa egingo da ostiralean, maiatzak 21, 20:00etan Kolas plazatik (BBVA aurrean).

Torturarik ez! Ilegalizaziorik ez!
Proiektu guztien garapenari bai!

No hay comentarios:

Publicar un comentario