Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/07

GREZIAKO GREBA OROKORRAK HERRIAREN INDARRA AGERIAN UTZI DU


Asteazken honetan Grezia osoan eta batez ere Atenasen burututako greba orokorra historiara pasako da, ez bakarrik herriak emandako babes zabalagatik, baizik eta, protestek izandako indarragatik. Eta oraindik jarraitzen dute protestatzen, atzo, gaur eta bihar ibliko direla abistau dute euren eskubideengatik borrokan eta sistema neoliberalak sortutako krisia eurek ordain ez dezaten.
Poliziak protesta gelditu nahian jendearen aurka jardun zuen , iskanbila ugari sortuz. Ehundaka banku eta entitate erreta, 60 zauritu eta 3 hildako suertatu ziren . Hildakoak manifestarien koktel molotov batek sortua izan ziren , banketxe bateko 3 langile ( emakume bat eta bi gizon) hilda suertatu zirelarik.
50.000 lagunek parte hartu zuten hiriburuko protestetan, FMIk greziar parlamentuarekin adostu duen 110 milio eurotako laguntzaren eta horrek ekarriko dituen ondorioekin haserre. Izan ere, eurozonak burutuko duen "laguntza ekonomikoa" ez da debalde izango eta, diruaren truke, Yorgo Papandreuren gobernuak, aurrezki plan bat egin beharko du. Plan hau aurrera ateratzeko gastu publikoa erreduzituko da, pentsioetan , soldatetan , langileen eskubideetan( kaleratzea merketuz...) , osasun publikoan...Ondorioz, greziak pairatzen duen langabeziaz aparte bizi kalitate duina ere ukatuko zaie herritarrei, etorkizuna beldurgarria dirudielarik.
Herria, gobernuaren zurikeriarengatik haserre, espekuladoreek urteetan zehar libreki sortutako poltsa hutsa ordain dezaten eskatzen dute.
Mundu ozidental osoan gertatzen ari den bezala, bankuek eragindako krisi ekonomiko hau ordaintzera derrigortua dago greziar langileria, eta laster esaten digutena baino grabeagoa bada ( eta seguru dela) heleniarren kasua hedatuko da gurera ere.


Neoliberalismoa ziklikoa dela dio historiak, eta gure eginkizuna da etetea. Gure benetako etsaia s banku eta enpresen agintariak diren arren , gu ere eskainitako sare kontsumista honetan sartuak gara eta gure ardura da pentsamolde horrekin amaitzea , bestela orain , apur bat gaizki pasa eta berriro ekonomiak gora egiten duenean, ahaztu egingo zaigu sistema honek dituen akatsak.Denborak esango digu aldaketaren borroka gauzatzeko kapaz izango garen edo ez, Grezia jada hasia da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario