Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/06

Emakume gazteen topaketak Hernanin


Asteburu honetarako planik ez baldin baduzu... anima zaitez Hernanin Jaiki gazte feministen eragileak antolatu duen emakumeen topaketara!
Kuleroak burura eta salto mundura lemapean abiatuko dira topaketak , ostiraletik igandera feminismoari buruz eztabaidatzeko helburuarekin. Herriko kiroldegiko frontoian burutuko dira ekintzak. Orain arte izena eman ez dutenek bihar bertan edukiko dute apuntatzeko aukera 17.00 etatik aurrera. Dena dela, asteburu osoan zehar egoteko asmorik ez duenak, egun baterako bonoak eskuratu ahal izango dira, bakoitzak ahal duen egunean joan dadin.
Anima zaitezte eta patriarkatua borrokatu!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario