Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/23

Inkomunikazioa eta elkarteen ilegalizazioa ahalbidetzen duten legeak kentzeko exijitu dute Iruñean

Zuzenbide Estatuak sostengatutako sistema erabat demokratikoa duela harro dio Espainiako Estatuak, baina Euskal Herrian badakigu hori ez dela horrela. Tortura eta proiektu politiko, sozial eta kulturalen aurkako jazarpena ohikoak dira, nazioartetik behin eta berriz kritikatzen duten moduan». Torturaren eta legez kanporatzeen aurkako manifestazio nazionalaren amaieran esan zituen hitzok Josu Esparza Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak, atzo, Iruñeko Gazteluko plazako kioskotik. Milatik gora lagun adi zituen entzuten. Esparzak aldarrikatu zuen konponbide demokratiko baten aldeko apustu irmoa dagoela-eta itxaropen uneak bizi dituela euskal gizarteak, eta horren aurrean Espainiako Estatuari eskatu zion tortura zein legez kanporatzeak ahalbidetzen dituzten legeak indargabetzeko.

Atzetik zein aurretik, 70 polizia inguru zihoazen, baina manifestazioa erabateko lasaitasunez egin zen. Torturaren aurkako oihuak ozenago entzun ziren batez ere manifestazioa Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzaren paretik igarotzean.

Esparzak irakurritako agirian, Espainia eta Frantziako estatuei eskatzen diote «aukera eta baldintzen berdintasunean proiektu guztiak gauzatu ahal izatea, muga bakarra izanik bakoitzak bere proiektua gauzatzeko duen ahalmena eta herritarren babesa». Ehundik gora eragilek egin dute bat, hala nola ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, ELAk, LABek, ESK-k eta EHNEk.

Informazio gehiago: berri.info


No hay comentarios:

Publicar un comentario