Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/13

Maiatzak 15, giza Trivial erraldoia!

Datorren larunbatean, maiatzak 15, giza trivial erraldoia antolatu dugu independentziaren aldarrikapena lau haizetara zabaldu eta elkarrekin gure herriaren askapen borrokaren pasarte garrantzitsuenen bidez hausnartu, eztabaidatu eta jolasteko. Hitzordua 18:30ean da, Santa Eugenia plazan.

Tablero erraldoia prestatu dugu eta zortzi gairen inguruko galdera sorta prestatu ere: feminismoa, amalurra, internazionalismoa, euskara, kirola, hezkuntza, historia eta okupazioa. Trivialaren ohiko jokoan bezala, dado erraldoia botaz, laukitxo egokian galdera zuzena ematen duenak "gaztatxoa" lortuko du, zortziak lortu arte. Taldekako jolasa izango da, eta hortaz, galderen erantzuna emateko garaian taldekideen artean adostu beharko dute.

Trivialaren talde txapeldunak independentziaren kamiseta gorriak izango du sari. Dena den, parte hartzaile guztien ahalegina eskertzeko parrillada egongo da Branka Kultur Elkartean, 21:00etatik aurrera. Gero musika emanaldia egongo da.

Gazte, zure parte hartzea beharrezkoa da... anima zaitez!

dadoa bota, ta independentzia topa!
independentzia ahotik plazara!
GOAZEN independentziara!

No hay comentarios:

Publicar un comentario