Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/04

62 urte Sionisten genozidioa hasi zenetik


62 urte igaroko dira maiatzaren 15 honetan 1948ko guda arabiar-israeldarra hasi zenetik. Guda hau lehenengo erasoaldia izan zen beranduago liskar palestinar-israeldar bezala ezagutuko zen konliktuan. Israeldarrek "Independentzia Guda" deitu zuten, Palestinar herriak aldiz "Nakba" hitza erabili zuen guda hori izendatzeko, hitz hau euskeraratua Hondamendia izango litzateke.
Guda honetan Israeldak juduak estatu subiranotasuna aldarrikatu zuten eta inguruko herri arabiarrekin gudan sartu ziren.
Guda 1949an amaitu zen, Israeldar estatu sortu berria garaile ateraz inguruko herri arabiarren gainetik. Israeldarrek kanpotik izandako laguntza izugarria izan zen, batez ere Estatu Batuetatik.
Guda honen bitartez Israelek bere estatu subiranotasuna inposatu zuen inguruan, Nazio Batuetan akordatutako judutarrentzako lurraldea bereganatzeaz aparte estatu arabiarrenak ziren ia 6000 kilometro karratu inbadituz.

Gaur egun hilketaz, herri baten zapalketaz eta inposaketaz sorturiko herri honek bere subiranotasuna mantentzen du orain dela 62 urte bezela, odoletan. Israeldar herriak duela sei hamarkada bezela genozidioa burutzen dabil inguruan duen herri palestinarrarekin.Estatu Israeldarraren 62. urteurren honetan ez dago beraienganako mespretxua bezalako opari hobeagorik!

Nahiz ta hurbil ez egon badugu zer egin, Israeli boikota!

No hay comentarios:

Publicar un comentario