Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/05/24

Herriko bi gazteri babesa emateko manifestazio jendetsua egin zen ostiralean Itzubaltzetan

Iragan ostiralean, hilak 21, 110 lagun batu ginen herriko bi gazteri babesa eman eta bizi duten indefentsio egoera salatzeko antolatutako manifestazioan.

Herriko kale nagusietatik igaro ondoren ekitaldi xumea egin zen Santa Eugenia plazan. Bertan, amnistiaren aldeko mugimenduko kide batek, herriko guraso bik eta gazte mugimenduko beste bi kidek hartu zuten hitza.

Bertaratutakoei eskerrak emateaz gain gazteriaren aurkako erasoei tamaina bereko indarrarekin erantzuteko deia egin zuten. Era berean, gazte mugimenduko kideek esandakoaren arabera modu honetako erasoei aurre egiteko modurik eraginkorrena arlo desberdinetan antolatu eta borrokatzea dela adierazi zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario