Ehunka gaztek eraman dute independentziaren aldeko deiadarra Bruselara. Espero baino beranduago hasi da manifestazioa Roi Albert II bulebarretik; hiru ordu'terdiko atzerapenez hain zuzen ere. Azken autobusak iritsi direnerako ehunka lagun zituzten zain gogotsu.

Independentziaren aldeko ohiu ozenez hasi da martxa “Freedom for the Basque Country. Civil & political rights for the basque youth” lema zuen pankartarekin. Atzetik “Independentzia!” zioen beste pankarta bat eta azkenik euskal gazteria nazioarteko eragileekin, kolore biziko banderola eta kamisetez jantzita.

bruselako manifestazioa

Ordu´terdiko manifestazioan zehar etengabeak izan dira Euskal Herriaren askatasunaren aldeko eta independentziaren aldeko ohiuak. Bitartean zenbait gaztek eskuorriak banatu dizkiete Bruselako herritarrei GaztEHerriaren eta nazioarteko eragileen manifestuaren edukiak jakinaraziz. Harrituta begiratzen zuten euretako askok.

Albertinaplein plazan euriak eta txalapartak egin diete ongi etorria gazteei. Ondoren Andoni Rojo eta Itxaso Cuevas bozeramaileek hartu dute hitza. Euskal gazteria goraipatuz hasi dute interbentzioa. “Independentzia amesten dugun gazteok ametsa errealitate bihurtzeko gai garela erakusten ari gara”, adierazi dute ozen. Independentzia “proiektu oso bat” dela gaineratu dute eledunek, “denok gara beharrezkoak, ikasle zein langile, emakume eta ekologistak, autogestioaren aldekoak eta musikari

ak, baserritar gazteak edo jai herrikoien bultzatzaileak, denok lanean, bakoitza beretik, baina denok batera, elkarlanean, lortuko dugu ametsa zena errealitate bihurtzea!”

Hala ere, independentziaren aldeko lana askatasun osoz ez dagoela burutzerik gogorarazi dute. “Gazteon kontrako sarekadak asteroko berria izaten ari dira, inkomunikazio aldian jasandako torturak sistematikoki ematen dira, eta gartzela da guzti honen emaitza gehienetan” eta hain zuzen ere “nazkatuta gaudela” aldarrikatzera “ eskubide guztien aitzindaritzat bere burua izendatzen duen” Europar Batasunaren erdigunera etorri direla gaineratu dute.

Bukatzeko, hartutako bidea ona dela eta lanean jarraitzeko prestutasuna adierazi dute.

Ondoren nazioarteko eragileen izenean Ogra Shinn Feineko kide bat mintzat u da. Honek Europan “autodeterminazio eskubidearen aldeko” aldarria aurrera eraman duten eta daramaten herri txiki asko daudela esan du. Babesa eskeintzen ziren besteak beste, Alemania, Herrialde Katalanak, Suitza, Kurdistan, Italia eta Flandriako kideak ere.

Europan zehar euskal gazteria konpromiso eta gaitasun handiena duen gazte mugimendutzat jotzen da”, esan du. Hain zuzen ere, estatu espainol eta frantsesak hartu duten bidea horregatik hartzen dutela gaineratu du. Azkenik “Civil & Political rights for the basque youth” manifestuaren puntuak gogorarazi ditu.

Eusko Gudariak abestuz amaitu da ekitaldia.

Bi kontrol

Esan bezala manifestazioa hiru ordu´terdiko atzerapenez hasi da. Honen arrazoia gazteek atzo Irungo peajean eta jarraian Biriatun jasan behar izan zituzten kontrol zorrotzak izan dira. Lehenengo kontrolean Guardia Zibilak gazteak identifikatu zituen. Bigarrenean, ostera, Espainiako Polizia Nazionalak gazteak banan banan autobusetik jetsiarazi zituen identifikatu eta aurpegiak bideoz grabatuz. “Argi geratu zaigu gure proiektua den independentziak min ematen diela, beldur direla. Gazteria batu eta gure oihua zabaltzeko hartu dugun indarraz beldur dira”, adierazi dute ekitaldian eledunek. Estatuak euren errepresio estrategia “nazioartean zabaltzearen beldur” direla gaineratu dute.