Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/03/09

INPOSAKETARIK EZ! BORROKATU MARRA GORRIAK!


Ikasle abertzaleok urteak daramatzagu Euskal Herriko heziguneetan ikasleon eskubideak defentatuz, gure proiektu politikoa den Euskal Eskola Nazionala aldarrikatzen. Edukiz eta hizkuntzaz euskalduna izango den eskola, hots, euskaraz ikasiz, gure herriko historia nahiz kultura ikasteko eskubidea bermatuko digun eskola nahi dugu. Garai hauetan utopia diruedien arren, ikasle guztiak euskaldunduko dituen eskola aldarrikatzen dugu. Baina ez hori bakarrik, hezkuntzak jendarte eraldaketan izan dezakeen paper garratzitsuaz konsziente izanik, ikasleak balore askatzaileetan heziko dituen eskola ere aldarrikatzen dugu. Autoritarismo eta infantilizazioaren gainetik, kritikotasunean eta elkartasunean heziko dituen eskola hain zuzen ere.

Ikasturte honen hasieran, bizi dugun egoeraz jabe izateko diagnostikoak burutu genituen ikastetxez ikastetxe. Diagnostiko horien emaitzak pasa den azaroan kaleratu genituen eta geroztik, bertan identifikatutako marra gorriak borrokatzen dihardugu. Ikasleon eskubideak urratzen dituzten marra gorriak borrokatuz bestelako hezkuntza eredu bat aldarriktzen. Mapa arrotzen inposaketa, euskal historiaren ukazioa, kartelak jartzeko ezintasuna, kontrol soziala, greba egiteko ezintasuna, Bologna prozesuaren inposaketa... borrokatzen dihardugu momentu honetan. Hala ere, egunerokotasunean bizi ditugun urraketez gain, azkenaldian administarzio ezberdinetako hezkuntza sailetatik egoera larri hau are eta gehiago okertuko duten neurriak hartzen ari dira. Isabel Celaà eta Alberto Catalán, euskal ikasleok ditugun eskubideak guztiz urratuko dituen ofentsiba españolista eta autoritarista martxan jartzen ari dira. Hona hemen azken hilabete eta asteetan eman diren erasoen zerrenda:

- Euskal Herria terminoaren aurkako erasoa.
Ustezko adoktrinamendu nazionalista ekiditeko, EAEn curriculum dekretutik kenduko da nahiz eta gai horrek gaur egun hezkuntza komunitatean zalapartarik sortzen ez duen. Nafarroan gainera, dirulaguntzak kenduko zaizkie EH terminoa erabiltzen duten argitaletxe eta hezigunei.

- Euskararen eta beraz, euskal ikasleon euskalduntzearen aurkako erasoa.
Nafarroan (Hello eta TIL ereduekin) eta EAEn euskalduntzen ez duten ereduetan sakontzen ari dira. Hizkuntzen berdintasun faltsuaren aitzakiapean egoera minorizatuan aurkitzen den euskara bultzatu ordez, ikasleok erdalduntzen duten ereduak erabiltzen dituzte. Orain gainera, ingelesaren sartzearekin, euskara hirugarren mailako hizkuntza gisa bilakatzen da.

- Ikasleon aurkako erasoa: infantilizazioa eta autoritarismoa
Nafarroako zein EAEko hezkuntza sailek inposaturiko "ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu" atzerakoi eta zigortzaile berria dugu. Gainera, etengabeak dira kartelak jartzeagatik, ikasle gela erabiltzeagatik edota greba eskubidea praktikara eramateagatik ikasleok jasatzen ditugun mehatxu eta zigorrak. Egoera hori gutxi balitz, euskal ikasleon hezkuntza eskubideak ukatzen dituen konstituzio espainiolaren baloreeta hezi nahi gaituzte.

Egoera honen aurrean, ikasle eta abertzaleok ezin ditugu besoak gurutzatu eta geldirik egon. Pasako ez diren marra gorriak markatu eta horiek borrokatzeko unea da. Azken urteetan bizi izan dugun eraso español eta autoritario handienaren aurrean ikasleok erantzun beharra dugu, datozkigun eskubideen defentsan. Hau guztiagatik, Martxoaren 12an...IKASLEOK KALERA!!!

12:00ETAN KONTZENTRAZIOA ERROMOKO STA.EUGENIA PLAZAN
12:30ETAN KONTZENTRA ETA EKITALDIA TELLETXEN (ALGORTA)

No hay comentarios:

Publicar un comentario