Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/03/08

Ekialde Ertaineko erresistentzia, Kurdistan


Maiz euskaldunok pairatzen dugun gatazka politiko soziala dela eta beste herri batzuek jasaten duten antzeko egoerak ikusteko zailtasunak izan ohi ditugu. Bilgune honetako atalean munduko herri ezberdinen gatazkak, arazoak eta aparteko datuak aipatu eta aztertuko ditugu.

Argitaratzen den lehen artikulu honetan nahiko ezaguna den herri bitxi baten istorioa eta historia aztertuko dugu, Kurdistaneko herria.

Kurdistan Ekialde Ertainean kokatutako herria da. Iran, Irak, Armenia, Turkia eta Siria artean banatutako nazioa da,are gehiago, estaturik gabeko etnia ugariena da munduan, 22 milioi lagun inguru. Anatoliako herri honek eskualdean sortu ziren inperioen ganbera izan da mendeetan zehar, hala nola mazedoniarra, partoak, mongolak, otomandarrak …

Herri kurduaren aurkako egungo politika errepresiboen erroak Lehen Mundu Gerraren bukaeran hasten dira, Kurdistaneko herriaren banaketa egiten denean, hain zuzen Europa eta Ekialde Hurbileko inperioak desegiten direnean. 1925ean Iraken Petroleum Company enpresa sortzen da AEB, Erresuma batua eta Frantziar estatuen eskutik. Estatuok interes ekonomikoak bultzatuta Irakeko kurdistaneko autonomia nahi izan zuten bezala eraldatu eta suntsitu zuten. Baina zer dela eta horrelako interesa lurralde malkartsu horretatik? Herri honetako lur-azpiak inguruko petrolio eta ur erreserba handienak ditu. Turkiar estatuak erabiltzen duen petrolio gehiena lurralde kurdutik ateratzen du, Irak-ek esportatzen duen petrolioaren %40a kurdua da eta Siriak lortzen duen petrolio eta gas naturala kurdistaneko lurretatik ateratzen ditu.

Azken hamarkadetako eraso errepresibo eta bortitzenak Turkiako estatuaren eskutik etorri dira. Kurdistanen borroka armatua sortu baino lehen, Turkiar gudarosteek inguruko lurren despopulazio sistematikoari ekin diote bertako biztanleak Europa eta Turkiako metropolietara erbesteratzera bultzatuz. Gainera, 1984tik gaur egunera, 30000 pertsona erail eta 300 herrixka inguru suntsitu direla kalkulatzen da.
Sortutako bolada errepresiboari aurre egiteko, herria politikoki eta militarki antolatu zen bere eskubide nazionalak aldarrikatzeko. Horregatik 1978 PKK alderdia sortu zen (kurdistaneko langileen alderdia) eta 1984tik aurrera gerrilla erakundeak sortu eta bultzatu ditu. PKK ezkerreko alderdi iraultzailea da, baina baita herriko ohitura, erlijio eta mugimendu abertzaleak defendatzen ditu. PKK 1995ean parlamentu bat sortu zuen erbestean, PKE (gaur egun Hayako erakunde internazionalak onartua). Parlamentu honen helburua konponbide demokratiko bat eta su etena lortzea da Turkiako eremuan.

Irakeko kasuan egoera ezberdina da, estatu honek herri kurdua existitzen dela onartzen du eta gainera bertako autonomia errespetatzen du, baldin eta gobernu nazionalari men egiten badio. Autonomia horretako indar nagusiak, KAD (kurdistaneko alderdi demokratikoa)eta KAB (Kurdistaneko aberri batasuna) dira.
Eskualdeko herrialdetatik konponbide demokratiko eta baketsua lortzeko iniziatiba handiena Siriako estatuak erakutsi du. Are gehiago, 1998an Assad presidenteak zenbait eskaera betetzera iritsi zen. Hala ere, Turkiar gobernuak, Siriarrari abantaila ekonomikoen truke PKK alderdiarekin lortutako hitzarmenak haustera behartu zuen.

Herri kurduaren eredua gaur eguneko beste gatazkekin konpara daitezke, bati-bat nazio eta kultura baten errepresioan oinarritzen direnekin. Kurduen kasuan politika errepresiboa alde kulturalean ematen da gehien bat, herri izatearen eskubidea ukatzen zaie eta horrekin batera haien hizkuntza hitz egitea, usadioak eta bizitza politiko-intelektuala normaltasunez eramatea debekatzen zaie.

No hay comentarios:

Publicar un comentario