Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/03/05

Feminismoaren aldarrikapena

Martxoaren 8a hurbiltzen ari dela aprobetxatuz ,ondorengo baieztapena egin nahi nuke: Guztiok beharko genuke feministak izan, bai gizon eta bai emakume. Nahiz eta askori esaldi hau logikoa iruditu, arrazoi ezberdinak ditut pentsatzeko, zenbait indibiduok feminisa hitza ez dutela begi honez ikusten. Ez nabil matxista edo sexista direla onartzen duten tip@ei buruz hitzegiten ari, euren burua oso aurrerakoitzat dutenei buruz baizik.
Azkenaldian , sarritan entzun izan dudan esaldia datorkit burura:

“Ni ez naiz feminista baina, lan munduan gizonek adina aukera eta diru irabaztearen alde nago , komunikabideek erakunsten duten emakumearen prototipoaren aurka nago…”

Kuriosoa bezain beldurgarria da konprobatzea , emakume askok idealismo feministaren ideiak konpartitu arren , ez dutela euren burua feministatzat jotzen . Hau gertatzearen arrazoiaren inguruan, faktore askok parte hartzen dute . Horietariko bat, feminismoaren korriente historiko konkretua, feminismoaren mugimendu osoari atxikitzea da. Nire ustez , teoria hau oso simplista izateaz aparte , aurreiritzi eta desinformazio handiaren seinale da. Garai ezberdinetako tendentziak prespektiba historikoarekin ikusi beharko lirateke gaur egun ulertu ahal izateko.

Feminismoa ez da gizona gorrotatzea ezta lesbiana izatea .Bere helburua ez da dominazio sexista lortzea, emakumea gizonaren gainetik eta entzun izan ditudan beste hamaika txorrada.

Emakumearen eskubideen aldeko borroka , bi sexuen arteko berdintasunean eta errespetuan oinarrituriko gizartearen bilaketan eta sistemak ezarritako rol sexualen abolizioan oinarrituriko ideia dugu feminismoa. Argi gera dadila , berdintasuna diodanean ez dudala esan nahi ezberdinak ez garenik , anatomiaren aldetik sexu bakoitzak komunean dituelako hainbat ezugarri. Ezberdinak izatea ona da, aniztasuna dakarrelako ,edozein pertsona bestearekin konparatuta ezberdina delako. Hala ere, oso arriskutsua da, ezberdintasun hitzak, bata bestea baino hobea dela adierazten duela pentsatzea. Horregatik arrazakeriarekin gertatzen den bezala “ezberdinak” izatea oso aitzakia merkea da emakumea mesprezatu ,dominatu eta zapaltzeko.

Gaur egungo gizartean , non konformismo eta pasibotasunak bazter guztiak elikatzen dituen , oso modan dago ia denarekiko toleranteak izatea. Heldu da momentu bat non, ekonomi krisiarekiko toleranteak izan behar garen , non estatuaren injustiziekiko toleranteak izan behar garen…hain toleranteak bihurtu gara ze, nazkagarria da. Hori gutxi balitz, kontran jarriz gero, arradikala izango zara, baztertua, eta kriminalizatua. Gainera dena erlatiboa bihurtu denez, laster, Francoren diktadura faxista ere justifikatua, konprenitua eta “ según por donde se mire” irizpidearekin epaituko da.
Hau subrealista dirudien arren XXI. Mendeko tendentzia da, dana erlatibizatzea (bakoitzak bere arrazoiak dauzka, egia absolutua ez da existitzen…) nahiz eta esaldi hauek zentzudunak izan, azkenean edozein egoera onartzera eramaten gaitu. Izan ere,ikuspuntu manipulatu baten azpian , sentimenduek distortzionatutako gertakizunen barnean, beti dago nolabaiteko objetibotasun errealista.Baina ez bagara saiatzen autonomia osoz kriterio pertsonala lortzen ,oso erosoa den inpartzialtasunean erortzen gara.
Duela gutxi, sistemaren langile fina den telebistako programa batean, faxismoa eta komunismoa homologoak baina alderantziz ez ote ziren eztabaidan ari ziren.
Denok dakigu, historian zehar, ideología baten izenean pertsoinaia batzuek egin dituzten astakeriek, askotan, ideología horien oinarriekin bat ez datozela (estalinen komunismoak burokrazia itzela zeukan eta bueno beste hainbeste jarrera inkoerente ).
Baina nire ustez , gauza bat da ideología batzuen aplikazioak izandako ondorio konkretuak ( eta hauek beti dira kritikagarriak) eta beste gauza bat da ideologia horren benetako izaera , hau beti berdina izango baita, nahiz eta batzuek interpretazio ezberdinak egin eta euren kasara erabili. Orokorrean faxismoak, sortu zenetik ezberdintasuna eta bereizketa ditu sustrai moduan eta komunismoak berdinatasun soziala du helburu.

Batzuek usteko dute guztiz zoratu naizela eta haria galdu dudala baina aurrean aipatu dudanak harreman estua dauka orain esango dudanarekin:
Matxismoa eta feminismoa ez dira homologoak, lehenengoak ideia sexistak dituen bitartean bigarrenak eskubide berdintasuna aldarrikatzen duelako.

Feminismoak, emakumeari gizarte patriarkalak ezarritako izaera eta kondukta prototipotik askatzea du helburu, baita gizona , azken hau ere, bere rol sexuala jokatzera behartua dagoelako.

Horrela emakumea polit dekoratiboa eta gizona babesle indartsu bezala ikustearekin amaitu behar da. Bada garaia emakumea objetu pasibo izatetik sujetu aktibo izatera pasatzeko!

Pausuz pausu aniztasuna bilatu, onartu eta sexuak ikusi beharrean, pertsonak ikusten hasi beharko ginateke, bakoitzak askatasun osoz eta inolako kondizionamendurik gabe erabakitako izaera eta berezitasunekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario