Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/03/24

Martxoak 27, zapatua, IAren jaialdia


Uribe Kostako Ikasle Abertzaleek jaialdia ospatuko dute Itzubaltzeta Gaztetxean, ikastetxeko borrokak herrira hurbiltzeko eta ikasleon artean gure proiektua den Euskal Eskola Nazionala irudikatzeko asmoz. Batez ere, ikastetxeak Aste Santua eta gero eramango duten faseari MARRAZTU DEZAGUN GEROA!!! hasiera emateko asmoz jaia alai eta koloretsu batean.

19:30etan EKITALDIA burutuko dute: Dantza, Txalaparta, Hitzaldia ( ikastetxe ezberdineko borrokak azalduz eta azkenengo fasea irudikatuz) eta bukatzeko kanta.
20:00retatik aurrera, Kontzertuak!!!:
-DAR
-ASKE
-OVARIOSVARIOS
Sarrera: 3€
Animatu eta parte hartu!ª!!!!

2010/03/23

Merezi duen liburu bat


Liburu honek gure bizitza era erlaxatu, solidario eta ekologiko baten bizitzeko zenbait aholku nahiz adibide ematen ditu. Irakurtzean konturatu egiten zara zein punturaino kontsumismoak gure bizitza kontrolatzen duen, gure askatasunari, eta beraz, zoriontasunari trabak jarriz. Zenbait gauza egin ditzakegu, gauza txiki eta handiak, sistemaren aurka joanez, horrela gure mundua hobetuz, baina batez ere pertsona bezela gure ideien eta ekintzen koherentziaren bidez bizitza beste era baten bizitzen eta horrela zoriontsu izaten ikasiz.

http://www.nodo50.org/consumirmenosvivirmejor/ Leku honetan egileari eta gai honi buruzko informazio pila dago, baita liburua bera ere edozeinek jeitsi dezan. Liburua erosteak ere merezi du, formato eroso baten eduki eta lan polita egiten duten argitaletxe eta idazleekin kolaboratzeko.
Esandakoa, liburu OSO gomendagaria!!

2010/03/12

Irakasleen jarrera salatu du IAk Mobilizazio Egunean


Erromoko Ikasle Abertzaleak-en deialdiari jarraituz, kontzentrazioa burutu dute Artaza-Romo ikastetxean 30 pertsona inguruk. Goiz goizetik nabaritu egin da egun ezberdina dela, Erromoko IAk Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatu baitu ozen-ozen.
Infantilizazioari, autoritarismoari, sexu bereizketari, kontrol sozialari, kartelek kentzeari, gurasoen sinadurei....MARRA GORRIA marraztu diote eta haiek borrokatzen jarri dira ikasle pilo bat haiekin bilduz.

Gainera, Isabel Celaák eta Alberto Catalanek burutzen ari diren zapalketaren inguruan hitzegin dute eta triptikoak banatu dituzte, biharko Hezkuntza Deialdiko mani nazionalera deituz.

Era beran, Erromoko Ikasle Abertzaleak-ek gogor salatu du gaur MOBILIZAZIO EGUNEAN irakasleak edukitako jarrera, non "gure atzetik kartelak kentzen hasi dira gu mehatxatuz".

Erromo Txikiko Ikasle batzuk ere Mobilizazio Egunarekin bat egin dute, pankarta bat jarriz haien institutuan.

2010/03/09

INPOSAKETARIK EZ! BORROKATU MARRA GORRIAK!


Ikasle abertzaleok urteak daramatzagu Euskal Herriko heziguneetan ikasleon eskubideak defentatuz, gure proiektu politikoa den Euskal Eskola Nazionala aldarrikatzen. Edukiz eta hizkuntzaz euskalduna izango den eskola, hots, euskaraz ikasiz, gure herriko historia nahiz kultura ikasteko eskubidea bermatuko digun eskola nahi dugu. Garai hauetan utopia diruedien arren, ikasle guztiak euskaldunduko dituen eskola aldarrikatzen dugu. Baina ez hori bakarrik, hezkuntzak jendarte eraldaketan izan dezakeen paper garratzitsuaz konsziente izanik, ikasleak balore askatzaileetan heziko dituen eskola ere aldarrikatzen dugu. Autoritarismo eta infantilizazioaren gainetik, kritikotasunean eta elkartasunean heziko dituen eskola hain zuzen ere.

Ikasturte honen hasieran, bizi dugun egoeraz jabe izateko diagnostikoak burutu genituen ikastetxez ikastetxe. Diagnostiko horien emaitzak pasa den azaroan kaleratu genituen eta geroztik, bertan identifikatutako marra gorriak borrokatzen dihardugu. Ikasleon eskubideak urratzen dituzten marra gorriak borrokatuz bestelako hezkuntza eredu bat aldarriktzen. Mapa arrotzen inposaketa, euskal historiaren ukazioa, kartelak jartzeko ezintasuna, kontrol soziala, greba egiteko ezintasuna, Bologna prozesuaren inposaketa... borrokatzen dihardugu momentu honetan. Hala ere, egunerokotasunean bizi ditugun urraketez gain, azkenaldian administarzio ezberdinetako hezkuntza sailetatik egoera larri hau are eta gehiago okertuko duten neurriak hartzen ari dira. Isabel Celaà eta Alberto Catalán, euskal ikasleok ditugun eskubideak guztiz urratuko dituen ofentsiba españolista eta autoritarista martxan jartzen ari dira. Hona hemen azken hilabete eta asteetan eman diren erasoen zerrenda:

- Euskal Herria terminoaren aurkako erasoa.
Ustezko adoktrinamendu nazionalista ekiditeko, EAEn curriculum dekretutik kenduko da nahiz eta gai horrek gaur egun hezkuntza komunitatean zalapartarik sortzen ez duen. Nafarroan gainera, dirulaguntzak kenduko zaizkie EH terminoa erabiltzen duten argitaletxe eta hezigunei.

- Euskararen eta beraz, euskal ikasleon euskalduntzearen aurkako erasoa.
Nafarroan (Hello eta TIL ereduekin) eta EAEn euskalduntzen ez duten ereduetan sakontzen ari dira. Hizkuntzen berdintasun faltsuaren aitzakiapean egoera minorizatuan aurkitzen den euskara bultzatu ordez, ikasleok erdalduntzen duten ereduak erabiltzen dituzte. Orain gainera, ingelesaren sartzearekin, euskara hirugarren mailako hizkuntza gisa bilakatzen da.

- Ikasleon aurkako erasoa: infantilizazioa eta autoritarismoa
Nafarroako zein EAEko hezkuntza sailek inposaturiko "ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu" atzerakoi eta zigortzaile berria dugu. Gainera, etengabeak dira kartelak jartzeagatik, ikasle gela erabiltzeagatik edota greba eskubidea praktikara eramateagatik ikasleok jasatzen ditugun mehatxu eta zigorrak. Egoera hori gutxi balitz, euskal ikasleon hezkuntza eskubideak ukatzen dituen konstituzio espainiolaren baloreeta hezi nahi gaituzte.

Egoera honen aurrean, ikasle eta abertzaleok ezin ditugu besoak gurutzatu eta geldirik egon. Pasako ez diren marra gorriak markatu eta horiek borrokatzeko unea da. Azken urteetan bizi izan dugun eraso español eta autoritario handienaren aurrean ikasleok erantzun beharra dugu, datozkigun eskubideen defentsan. Hau guztiagatik, Martxoaren 12an...IKASLEOK KALERA!!!

12:00ETAN KONTZENTRAZIOA ERROMOKO STA.EUGENIA PLAZAN
12:30ETAN KONTZENTRA ETA EKITALDIA TELLETXEN (ALGORTA)

2010/03/08

Ekialde Ertaineko erresistentzia, Kurdistan


Maiz euskaldunok pairatzen dugun gatazka politiko soziala dela eta beste herri batzuek jasaten duten antzeko egoerak ikusteko zailtasunak izan ohi ditugu. Bilgune honetako atalean munduko herri ezberdinen gatazkak, arazoak eta aparteko datuak aipatu eta aztertuko ditugu.

Argitaratzen den lehen artikulu honetan nahiko ezaguna den herri bitxi baten istorioa eta historia aztertuko dugu, Kurdistaneko herria.

Kurdistan Ekialde Ertainean kokatutako herria da. Iran, Irak, Armenia, Turkia eta Siria artean banatutako nazioa da,are gehiago, estaturik gabeko etnia ugariena da munduan, 22 milioi lagun inguru. Anatoliako herri honek eskualdean sortu ziren inperioen ganbera izan da mendeetan zehar, hala nola mazedoniarra, partoak, mongolak, otomandarrak …

Herri kurduaren aurkako egungo politika errepresiboen erroak Lehen Mundu Gerraren bukaeran hasten dira, Kurdistaneko herriaren banaketa egiten denean, hain zuzen Europa eta Ekialde Hurbileko inperioak desegiten direnean. 1925ean Iraken Petroleum Company enpresa sortzen da AEB, Erresuma batua eta Frantziar estatuen eskutik. Estatuok interes ekonomikoak bultzatuta Irakeko kurdistaneko autonomia nahi izan zuten bezala eraldatu eta suntsitu zuten. Baina zer dela eta horrelako interesa lurralde malkartsu horretatik? Herri honetako lur-azpiak inguruko petrolio eta ur erreserba handienak ditu. Turkiar estatuak erabiltzen duen petrolio gehiena lurralde kurdutik ateratzen du, Irak-ek esportatzen duen petrolioaren %40a kurdua da eta Siriak lortzen duen petrolio eta gas naturala kurdistaneko lurretatik ateratzen ditu.

Azken hamarkadetako eraso errepresibo eta bortitzenak Turkiako estatuaren eskutik etorri dira. Kurdistanen borroka armatua sortu baino lehen, Turkiar gudarosteek inguruko lurren despopulazio sistematikoari ekin diote bertako biztanleak Europa eta Turkiako metropolietara erbesteratzera bultzatuz. Gainera, 1984tik gaur egunera, 30000 pertsona erail eta 300 herrixka inguru suntsitu direla kalkulatzen da.
Sortutako bolada errepresiboari aurre egiteko, herria politikoki eta militarki antolatu zen bere eskubide nazionalak aldarrikatzeko. Horregatik 1978 PKK alderdia sortu zen (kurdistaneko langileen alderdia) eta 1984tik aurrera gerrilla erakundeak sortu eta bultzatu ditu. PKK ezkerreko alderdi iraultzailea da, baina baita herriko ohitura, erlijio eta mugimendu abertzaleak defendatzen ditu. PKK 1995ean parlamentu bat sortu zuen erbestean, PKE (gaur egun Hayako erakunde internazionalak onartua). Parlamentu honen helburua konponbide demokratiko bat eta su etena lortzea da Turkiako eremuan.

Irakeko kasuan egoera ezberdina da, estatu honek herri kurdua existitzen dela onartzen du eta gainera bertako autonomia errespetatzen du, baldin eta gobernu nazionalari men egiten badio. Autonomia horretako indar nagusiak, KAD (kurdistaneko alderdi demokratikoa)eta KAB (Kurdistaneko aberri batasuna) dira.
Eskualdeko herrialdetatik konponbide demokratiko eta baketsua lortzeko iniziatiba handiena Siriako estatuak erakutsi du. Are gehiago, 1998an Assad presidenteak zenbait eskaera betetzera iritsi zen. Hala ere, Turkiar gobernuak, Siriarrari abantaila ekonomikoen truke PKK alderdiarekin lortutako hitzarmenak haustera behartu zuen.

Herri kurduaren eredua gaur eguneko beste gatazkekin konpara daitezke, bati-bat nazio eta kultura baten errepresioan oinarritzen direnekin. Kurduen kasuan politika errepresiboa alde kulturalean ematen da gehien bat, herri izatearen eskubidea ukatzen zaie eta horrekin batera haien hizkuntza hitz egitea, usadioak eta bizitza politiko-intelektuala normaltasunez eramatea debekatzen zaie.

2010/03/07

Martxoak 8 emakume langilearen eguneko deialdiak


Emakume langilearen egunaren baitan egingo diren ekitaldietara joateko deitzen dugu Itzubaltzetako gazteria. Deialdiak honakoak dira:

- Martxoak 8, astelehena, Bilgune Feministak deituta eskualdeko manifestazioa eta ekitaldia. 20.00etan Telletxen.

- Martxoak 8, astelehena, Itzubaltzetako Neska Gazteen Asanbladak antolatutako Algortarainoko bizikletada.

- Martxoak 9, asteartea, ZIZTADA Erromoko Gazteon Bilguneak antolatutako bideo proiekzioa + eztabaida. 20.00etan Gaztetxean.

- Martxoak 10, asteazkena, Emakumeen Mundu martxa Uribe Kostara heltzen da. 17.00etan Areetako Zubi Esekian.

2010/03/05

Hezkuntza legeak eta Artaza-Romo institutua

EAEn Isabel Celaá da hezkuntza sailaren sailburua. Honek, hezkuntza eredu berria aurkeztu du asteazkenean, martxoaren 3an, parlamentuan. Hasiera batean, A (gaztelania) eta B ( bilingue) ereduen gorakada bultzatu nahi zuen. Baina dena hankaz gora gelditu zen urte honetako emaitzen ondorioz: lau umetatik hiru sartu dira D ( euskara) ereduan. Honi erreparatuta, aldaketa batzuk gauzatu eta trilinguismoaren hedapena gauzatu nahi du, hiru eredu izango dituen hezkuntza albo batera utzita. Gutxienez, hizkuntza bakoitzak asterokotasunean %20 bete behar du. Horrela, hizkuntza batek %60-aren nagusiboa lortuz. Hurrengo urterako, 40 ikastetxek jarriko dute abian.

Besteik, Nafarroako hezkuntza sailburuak beste aldaketa batzuk gauzatu nahi ditu hurrengo urtera begira ere.

Hezkuntza sailan urtero hainbeste aldaketa gauzatu dira, baina Erromoko institutuan, dekretu berria agertu zenetik ikasleon zapalkuntza gero eta nabarmenagoa da. Alde batetik, ikasleok pairatzen dugun adierazpen askatasun eza dago. Kartelak kortxo zein paretetan jarrita, irakasle batzuek kentzen dituzte. Arlo honetan ez ezik, eskubide demokratikoen zapalkuntza aurrera dirau. DBH-koek ez dute greba eskubiderik. Horrez gain, irakasleen autoritarismoa handituz doa, guganako infantilizazioaren antzera. Klasean nagusiak izateko baina ez autonomoak bilakatzeko: leihoen eskutokiak kendu dizkigute eurek erabakiz noiz ireki eta noiz itxi behar ditugun, hilabetero falten orria emanez gure gurasoek sina ditzaten,.... Zuzendaritzak erabilitako gerra zikina greben aurrean zein ikasleon erabakien aurrean ez da ahazteko modukoa. Honekin lotuta, ikasleon eskakizunen aurrean jartzen duen jarreran zalatzekoa da: entzun nahi ez duten belarri gor horiek. Amaitzeko, esan beharrekoa da, robotak nahi gaituztela, zapaltzen gaituen hezkuntza sistema honen robot sumiso eta akritikoak..

Marra gorriak markatzeko garaia heldu da, inposaketari aurre egiteko garaia.

MARTXOAK 12 KONTZENTRAZIOA SANTA EUGENIAN

MARTXOAK 13 MANI NAZIONALA 17:30TAN (BILBON)

Feminismoaren aldarrikapena

Martxoaren 8a hurbiltzen ari dela aprobetxatuz ,ondorengo baieztapena egin nahi nuke: Guztiok beharko genuke feministak izan, bai gizon eta bai emakume. Nahiz eta askori esaldi hau logikoa iruditu, arrazoi ezberdinak ditut pentsatzeko, zenbait indibiduok feminisa hitza ez dutela begi honez ikusten. Ez nabil matxista edo sexista direla onartzen duten tip@ei buruz hitzegiten ari, euren burua oso aurrerakoitzat dutenei buruz baizik.
Azkenaldian , sarritan entzun izan dudan esaldia datorkit burura:

“Ni ez naiz feminista baina, lan munduan gizonek adina aukera eta diru irabaztearen alde nago , komunikabideek erakunsten duten emakumearen prototipoaren aurka nago…”

Kuriosoa bezain beldurgarria da konprobatzea , emakume askok idealismo feministaren ideiak konpartitu arren , ez dutela euren burua feministatzat jotzen . Hau gertatzearen arrazoiaren inguruan, faktore askok parte hartzen dute . Horietariko bat, feminismoaren korriente historiko konkretua, feminismoaren mugimendu osoari atxikitzea da. Nire ustez , teoria hau oso simplista izateaz aparte , aurreiritzi eta desinformazio handiaren seinale da. Garai ezberdinetako tendentziak prespektiba historikoarekin ikusi beharko lirateke gaur egun ulertu ahal izateko.

Feminismoa ez da gizona gorrotatzea ezta lesbiana izatea .Bere helburua ez da dominazio sexista lortzea, emakumea gizonaren gainetik eta entzun izan ditudan beste hamaika txorrada.

Emakumearen eskubideen aldeko borroka , bi sexuen arteko berdintasunean eta errespetuan oinarrituriko gizartearen bilaketan eta sistemak ezarritako rol sexualen abolizioan oinarrituriko ideia dugu feminismoa. Argi gera dadila , berdintasuna diodanean ez dudala esan nahi ezberdinak ez garenik , anatomiaren aldetik sexu bakoitzak komunean dituelako hainbat ezugarri. Ezberdinak izatea ona da, aniztasuna dakarrelako ,edozein pertsona bestearekin konparatuta ezberdina delako. Hala ere, oso arriskutsua da, ezberdintasun hitzak, bata bestea baino hobea dela adierazten duela pentsatzea. Horregatik arrazakeriarekin gertatzen den bezala “ezberdinak” izatea oso aitzakia merkea da emakumea mesprezatu ,dominatu eta zapaltzeko.

Gaur egungo gizartean , non konformismo eta pasibotasunak bazter guztiak elikatzen dituen , oso modan dago ia denarekiko toleranteak izatea. Heldu da momentu bat non, ekonomi krisiarekiko toleranteak izan behar garen , non estatuaren injustiziekiko toleranteak izan behar garen…hain toleranteak bihurtu gara ze, nazkagarria da. Hori gutxi balitz, kontran jarriz gero, arradikala izango zara, baztertua, eta kriminalizatua. Gainera dena erlatiboa bihurtu denez, laster, Francoren diktadura faxista ere justifikatua, konprenitua eta “ según por donde se mire” irizpidearekin epaituko da.
Hau subrealista dirudien arren XXI. Mendeko tendentzia da, dana erlatibizatzea (bakoitzak bere arrazoiak dauzka, egia absolutua ez da existitzen…) nahiz eta esaldi hauek zentzudunak izan, azkenean edozein egoera onartzera eramaten gaitu. Izan ere,ikuspuntu manipulatu baten azpian , sentimenduek distortzionatutako gertakizunen barnean, beti dago nolabaiteko objetibotasun errealista.Baina ez bagara saiatzen autonomia osoz kriterio pertsonala lortzen ,oso erosoa den inpartzialtasunean erortzen gara.
Duela gutxi, sistemaren langile fina den telebistako programa batean, faxismoa eta komunismoa homologoak baina alderantziz ez ote ziren eztabaidan ari ziren.
Denok dakigu, historian zehar, ideología baten izenean pertsoinaia batzuek egin dituzten astakeriek, askotan, ideología horien oinarriekin bat ez datozela (estalinen komunismoak burokrazia itzela zeukan eta bueno beste hainbeste jarrera inkoerente ).
Baina nire ustez , gauza bat da ideología batzuen aplikazioak izandako ondorio konkretuak ( eta hauek beti dira kritikagarriak) eta beste gauza bat da ideologia horren benetako izaera , hau beti berdina izango baita, nahiz eta batzuek interpretazio ezberdinak egin eta euren kasara erabili. Orokorrean faxismoak, sortu zenetik ezberdintasuna eta bereizketa ditu sustrai moduan eta komunismoak berdinatasun soziala du helburu.

Batzuek usteko dute guztiz zoratu naizela eta haria galdu dudala baina aurrean aipatu dudanak harreman estua dauka orain esango dudanarekin:
Matxismoa eta feminismoa ez dira homologoak, lehenengoak ideia sexistak dituen bitartean bigarrenak eskubide berdintasuna aldarrikatzen duelako.

Feminismoak, emakumeari gizarte patriarkalak ezarritako izaera eta kondukta prototipotik askatzea du helburu, baita gizona , azken hau ere, bere rol sexuala jokatzera behartua dagoelako.

Horrela emakumea polit dekoratiboa eta gizona babesle indartsu bezala ikustearekin amaitu behar da. Bada garaia emakumea objetu pasibo izatetik sujetu aktibo izatera pasatzeko!

Pausuz pausu aniztasuna bilatu, onartu eta sexuak ikusi beharrean, pertsonak ikusten hasi beharko ginateke, bakoitzak askatasun osoz eta inolako kondizionamendurik gabe erabakitako izaera eta berezitasunekin.

2010/03/04

Ongi etorri Ziztadara!!

Gerra, miseria, desjabetzeak, dirua, bortxaketak, zapalketak, eskubide urraketak edota boterea bezalako hitzak eguneroko ogi bihurtzen ari diren bitartean, elkartasuna, justizia, ongizatea, borroka, talde lana, partaidetza, askatasuna bezalakoak arrotz bihurrarazi eta kriminalizatuz joan dira azken urteotan.

Mugimendu soziala oro har, eta gazte mugimendua zehazki, ez dago garairik onenean. Aurreko urteetako loraldiaren ondoren, sistema kapitalistak edozein mugimendu disidente eta kritikoren aurka burututako errepresioak eta apurkako alienazioak sistemaren aurkako aldarrikapenak deskafeinatu, zokoratu eta gutxi batzuren burutazio fanatiko gisa irudikatu ditu.

Egoera, hala ere, ez da guztiz okerra. Kaleko edota eguneroko jardunean gazte mugimenduak beherakada sufritu badu ere, sistema kapitalistaren baloreei uko egin eta bestelako gizarte eredu baten alde lerrokatzen den gazteria anitz eta zabala dagoela badakigu. Etengabe jasaten ditugu gure ikastetxe edo unibertsitateko zuzendari eta irakasle autoritario-faxistak; gure laneko nagusiaren jokabide esplotatzailea; politikari diruzaleen hipokrisia; gure gaztetxeen desalojoak; AHT edota LZP bezalako proiektuak noren interesekoak diren badakigu... egunero egiten dugu talka kapitalismoak ezartzen dituen oinarrien aurka, askotan kontzienteki konturatu gabe ere.

Itzubaltzeta / Romo txikia da Euskal Herrian eta zer esanik ez mundu mailan. Baina gure txikitasunetik gauza handiak lortzeko ilusioz beterik gaude bertako gazte batzuk, mundu basati honi alfonbra gorria jartzeari uko egin eta ametsak esna bizitzeko asmoa daukagulako.

Hamaika arlo ditugu lan egiteko, hamaika arrazoi bat egiteko. Ziur gaude herriko gazte askok gure irakurketarekin bat egiten duela, ez dugu zalantzarik. Sistemaren atzaparretatik ihes egin eta disidentziaren hegaletan libre murgiltzeak merezi du. Bakoitzak bere ekarpena egingo dio lanari, bere neurrian, bere mailan, baina betiere kapitalismoari kritika eginez eta ekinez, hori baita beregandik askatuko gaituen modu bakarra.

Hortaz, martxoaren 5ean, 21:00etan, Itzubaltzeta gaztetxean Ziztada Romoko gazteon bilgunea-ren aurkezpen ekitaldira gonbidatu nahi dugu Itzubaltzeta / Romoko gazteria. Bertan, musika, antzerkia, bideo proiekzioa, sagardoa eta txistorra, eszenatoki irekia... egongo da.

Ez genuke nahi gurea izatea kapitalismoaren aurrean belaunikatuko den eta borrokaren tradizioa etengo duen belaunaldia. Denok dugu zer esan, denok dugu zer egin. Etor zaitez, merezi du eta!