Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/04/15

Apirilak 23 eta 25, asteburu independentista


Itzubaltzeta/Erromoko gazte independentisten oharra:

Euskal Herrian independentziaren aldarrikapena gero eta ozenagoa den honetan, Itzubaltzeta/Erromoko gazte independentistok pare bat ekimen antolatu ditugu apirilaren 23 eta 25erako.

Independentzia ahotik plazara eramateko unean gaude, aldarrikapen soila izatetik edukiz bete beharreko Euskal Herri libre eta sozialista erdiesteko proiektua dela irudikatuz.

Bide horretan gazteriaren ekarpena funtsezkoa da. Gutako bakoitza independentziaren harritxoa jartzeko behar-beharrezkoa da. Hortaz, bi ekimenotan parte-hartzeko deia egiten diogu herriko gazteriari, independentzia erdiesteko ez delako nahiko gutxi batzuen lana, gazteria guztiaren ekarpena baizik.

Deialdiak:
- APIRILAK 23, ostirala, Mural margoketa, 19:00etan gaztetxean. Ondoren, bertso-triki-poteoa herrian zehar.
- APIRILAK 25, igandea, jardunaldi independentistak, 18:00etam gaztetxean.

Independentzia ahotik plazara,
GOAZEN independentziara!

No hay comentarios:

Publicar un comentario