Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/04/30

Maiatzaren Lehena



Maiatzaren Leheneko eskualde manifestazioa Areetan egingo du LABek

Hegoaldeko hiriburuetan eta hainbat eskualdetako herri nagusietan, eta Hazparnen bilduko da LAB Maiatzaren Lehenean. Uribe Kosta eta Erandiori dagokienez, Areetako Xake plazatik abiatuko da bihar manifestazioa, 11:30ean. Ondoren, ekitaldia egin eta, hori amaituta, trikipoteoan ibiliko dira tabernaz taberna beharginak. Aurtengo Maiatzaren Lehena langileontzat "hain gogorra den testuinguruan" izango denez, LABetik beharginen mobilizazioek eta borrokak duten garrantzia azpimarratu dute. Euren ustez, "hor baitago, zalantzarik gabe, gauzak aldatzeko gakoetako bat". "Langileoi ez dizkigute gure eskubideak oparitu, borrokaren bidez eskuratu izan ditugu, belaunaldiz belaunaldi gaurdaino eman den borrokari esker. Bizi dugun krisiaz baliatuz gure eskubideak murriztu eta kendu nahi dizkiguten honetan, borroka egiteak bakarrik galaraziko du patronalak eta instituzioek erabaki horretan urratsak ematea", adierazi dute langile erakunde abertzaletik. Argazkian, Ipar Uribeko LABen hainbat kide biharko mobilizaziora deitzen / © LAB.

Igorlea: UKBERRI.NET

2010/04/29

EL CORREO ESPAÑOL

Anda celebrando "El Correo" periodico de bilbao, españolista y reaccionario su centario, qe para mas INRI, no lo es aun. Un nombre incompleto, pues su nombre original es "El correo esapñol-el pueblo vasco" buque insignia del españolismo de derechas, pero un perioidco muy vendido en Bizkaia, el numero 1 en ventas, pues tiene 2 grandes ganchos : Los anuncios por palabras y el Athletic
¿Cuanta gente, que compra el correo, no dice..."No si yo lo compro por haber que dice del Athletic, o para ver los anuncios de trabajo"?
Pero es conveniente conocer que hay detras de este periodico, uno de los buques insignias de la Brunete Mediatica.
Azkuna y Bilbao inauguraron en la Gran Vía la exposición que El Correo ha preparado para conmemorar su supuesto centenario. Cabe destacar que la exposición “olvida” reflejar su negro pasado como periódico oficial de Falange Española de las JONS donde se publicaban las listas de las personas a fusilar, se puso en el punto de mira de la represión militar y policial a miles de personas y se enaltecieron los crímenes de Franco y de Hitler. Decenas de ciudadanos se han mostrado su rechazo a la exposición pública de un diario que jamás ha respondido ante la justicia por el enorme sufrimiento creado en la sociedad vasca. Tampoco es cierto que haya cumplido 100 años.
El Correo Español salió por primera vez a la calle en julio de 1937, una vez que las tropas rebeldes de Franco conquistaron Bilbo. Su primer nombre fue “El Correo Español, diario oficial de Falange Española de las JONS” y se editaba en los locales y con la maquinaria que ilegalmente robaron al diario Euzkadi, abertzale y el de más tirada de la época.
Pocas semanas de salir a la calle, Franco ordenó que absorbiera a “El Pueblo Vasco”, periódico monárquico que nació en 1910.
El Correo Español, junto al diario Hierro, era la voz oficial del régimen franquista en Bizkaia y, con la Gaceta del Norte, únicos periódicos permitidos por el genocida. Durante los años más sanguinarios del franquismo publicaba en sus páginas la relación de ciudadanos fusilados, así como continuos llamamientos a la delación y entrega de “rojos” y “separatistas”.
Enalteció los crímenes del franquismo y puso en la diana de la represión a miles de personas hasta el último día de Franco. Nunca ha sido depurado por su apoyo incondicional al franquismo y, hasta la fecha, ningún responsable ha comparecido ante la Justicia.
Ha sido posteriormente, punta de lanza contra el independentismo vasco, con vergonzantes portadas, de claro apoyo a las tesis mas reaccionarias del centralismo derechista españolista.
En definitva...estamos ante unos piezas, del periodismo militante de derechas, de amplio pasado fascista y hoy dia....los mas democratas del lugar!




http://www.lahaine.org/index.php?p=45009

2010/04/26

OTZARAREN ZOZKETA MUNDIALA!!

Arazo teknikoak direla medio, ezin izan genuen atzo zenbaki saritua ipini. Hemen duzue zozketa:



Irabazlea bazara, idatzi email bat gure helbidera: ziztada@gmail.com abisatzeko eta pasa zaitez gaztetxetik asteazkenean 8 terdietatik aurrera!

ZORIONAK IRABAZLEARI!

2010/04/15

Apirilak 23 eta 25, asteburu independentista


Itzubaltzeta/Erromoko gazte independentisten oharra:

Euskal Herrian independentziaren aldarrikapena gero eta ozenagoa den honetan, Itzubaltzeta/Erromoko gazte independentistok pare bat ekimen antolatu ditugu apirilaren 23 eta 25erako.

Independentzia ahotik plazara eramateko unean gaude, aldarrikapen soila izatetik edukiz bete beharreko Euskal Herri libre eta sozialista erdiesteko proiektua dela irudikatuz.

Bide horretan gazteriaren ekarpena funtsezkoa da. Gutako bakoitza independentziaren harritxoa jartzeko behar-beharrezkoa da. Hortaz, bi ekimenotan parte-hartzeko deia egiten diogu herriko gazteriari, independentzia erdiesteko ez delako nahiko gutxi batzuen lana, gazteria guztiaren ekarpena baizik.

Deialdiak:
- APIRILAK 23, ostirala, Mural margoketa, 19:00etan gaztetxean. Ondoren, bertso-triki-poteoa herrian zehar.
- APIRILAK 25, igandea, jardunaldi independentistak, 18:00etam gaztetxean.

Independentzia ahotik plazara,
GOAZEN independentziara!

2010/04/06

Inposatzen dute, beraz, zamalkatzen gara!


Getxo udalerriko hainbat auzokideok Udaleko "Getxoberri" ofizialaren alternatiba den beste baten 20.000 ale egin eta banatu izana aldarrikatu nahi dugu. Gurean, albiste faltsu baten berri ematen zen: "Udalak herritarrei LZPri buruz galdegingo die", hots, Lurralde Zati Planari buruz. Era berean, beste albiste batean, “Ibarbengoako geltoki berriak...” titularraren pean, udalerriko biztanleei Ibarbengoako geltoki berriak ekarriko dituen ondorioez ohartarazi nahi izan diegu. LZPri dagokion albistearen bidez, Udalak kontrakoa ulertarazten saiatu arren, plangintza itxita ez dagoela eta edozein unean aplika daitekeela helarazi nahi izan diegu auzokideei. Josu Loroño Komunikazio zinegotziaren esanetan, “Gobernu Taldearen lehenengo erabakia LZP gelditzea izan zen, inork eskatu gabe”.

Bada, 3.000 pertsona aipatu planaren aplikazioaren aurka manifestatzeak inork eskatu ez zuela esan nahi badu, argi dago hiritarren eskariak bost axola zaizkiola. Gizon horrek ordezkatzen duen alderdiak, EAJ, auzokideei plangintzaren aurka dagoela ikustarazi nahi die, aldi berean Berangon ezartzen saiatzen ari dela. Getxon LZPren ezarpena atzeratzeko arrazoi bakarra berau garatzeak ekarriko lukeen koste politikoa izan zen. Horrela ez bada, Udala eztabaida hori itxi eta gure lurraldearen hondamendia besterik ekarriko ez duen planaren aurka kokatzera animatzen dugu.

Bigarren albistean “Ibarbengoako geltoki berriak etxebizitzen eraikuntza eragingo" duela esan dugu. Izan ere, Getxoko 7. geltokia biztanlerik gabeko zonalde batean eraikitzearen helburua zein izan daiteke, etxebizitzak eraikitzearen bidez biztanleria handitzea ez bada, tartean horretaz probetxua ateratzen? Udalak edozein zalantza ezabatu nahi badu hori publikoki ezeztatzera eta etorkizunean zonaldea hormigoiz ez duela beteko hitzartzera deitzen diogu. Hori egin ezean, gezurretan eta ezkutuan nor dabilen argi geldituko da.

Bestalde, hiritarron ekimen honi “Getxoberri”ren imitaziora mugatuz erantzun dio Udalak, sakoneko arazoari muzin eginez. Hots, Uribe Kosta Bilboko “hiri-jarraitua” izatera zigortuko lukeen LZPren eta bere ezarpenaren inguruko eztabaida errealari muzin eginez. Ildo horretan, ekintza honetan parte hartu duen pertsonen kopurua esanguratsua da, lurraldea antolatzeko kudeaketak herrian sortutako ezinegona baloratzeko balio duena. Aipatu kudeaketak egungo garapen eredua oinarritzen den logika kapitalista berean ditu sustraiak: gutxi batzuen sukar-amets espekulatiboa; naturaren espoliazioa; eta arrazoiz kanpoko kontsumoa. Horiek dira, gainera, egungo krisialdi ekonomiko, ekologiko eta sozialaren sorburua.

Azkenik, Getxoko auzokideei zuzentzen gatzaie, Uribe Kostako etorkizuna arriskuan jarriko lukeen eta zabalik jarraitzen duen proiektua gelditzeko asmoz antola daitezen. Era berean, gure aurkako edozein lege-ekintza benetan Getxoko biztanleri osoaren aurka izango litzatekeela ohartarazten dugu. Izan ere, getxoztarrek aipatutako planari dioten aurkakotasuna hainbatetan agertu dute. Garapenkeriari stop, LZPri ez!