Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/08/08

Jon Anzaren omenaldia Ziburun

Jon, gudari gogoan zaitugu. Herriak ez du barkatuko!


Jon Antza Omenaldia Ziburun (2010/07/ 25) from Jon Antza Kolektiboa.


2010/07/21

Jon Anzari omenaldi nazionala eskainiko zaio datorren larunbatean Ziburuko plazan

Datorren ostiralean ekarriko dute gorpua Ziburuko belatokira eta bertan egingo zaio lehen harrera, arratsaldeko 16:30etan.

Momentuz egin beharreko froga medikuak amaitutzat eman dira eta goroua senideen esku uztea onartu du epaileak. Ostiralean hartu dute Tolosan gorpua senide eta lagunek eta arratsaldean Ziburuko belatokira eramango dute. Han lehen harrera egingo zaio ostiral arratsaldean. Larunbatean ezker abertzalearen omenaldia jasoko du.

Ezker Abertzalearen oharra:

Datorren ostiralean, uztailaren 23an, Jon Anzaren
gorpua Tolosatik Euskal Herrira itzuliko da,
epaileak gorpua senideen esku uztea onartu baitu
momentuz egin beharreko froga amaitutzat eman ondoren.

Ostiralean hartuko dute Tolosan gorpua senide eta
lagunek eta arratsaldean Ziburuko beilatokira
eramango dute. Han lehen harrera egingo zaio ostiral
arratsaldeko 4.30etan. Horren karirat Ezker abertzaleak
Jon ANZAri omenaldi bat emanen dio Ziburuko plazan
hurrengo egunean, uztailaren 24an, larunbatarekin,
arratsaldeko 5etan. Omenaldian Jon gogoratuz gain,
frantses eta espainiar estatuei behingoz egia argitzeko
exijituko zaie, haiek baitute Jonen bahiketa eta
hilketaren ardura.

Ezker abertzaleak, dei berezi bat luzatzen die
bere militanteei eta oro har Euskal Herriko
jendarteari "Jon, agur eta ohore gudari" lemapean
burutuko den ekimenetan parte hartzeko, Jon Anzak
merezi duen harrera emateko. Hainbeste maite zuen
herrian burutuko da lehen harrera eta omenaldia,
Ziburun.

2010/07/12

Sexu-erasorik ez! Gazteria kalera!

Iragan igande goizaldean Itzubaltzetako neska bat bortxatua izan zen gure auzoan. Horren aurrean Itzubaltzeta/Erromoko gazte independentistok emakumeoi dagozkigun eskubideak eskuratzeko kalera irteteko deia egiten dugu.

Argi geratu da, berriz ere, egun bizi dugun sistema kapitalista patriarkatuak emakumeok biolentzia matxistaren harrapakin defendagaintzena garela. Gure auzoan gertatutako erasoa ez da isolatua, gizarte eredu baten irudikapen krudelena baizik. Emakumeaok gaztetatik hezten gaituzte gizonen menpeko, rol konkretu batzuen jabe, eta inolaz ere gure buruarenganako ziurtasuna emango digun hezkuntza feministaren arabera.

Politika faltsuen aurrean emakume gazteok gure eskubideak defendarazi eta harrotasunez emakume burujabe garela aldarrikatu behar dugu. Sistema kapitalista eta patriarkatuak dirauen bitartean emakumeok kolektibo zapalduena izaten jarraituko dugulako, gazteok alternatiba bakarra dugu. Independentzia!

Horrez gain, gaur arratsaldean, 20:00etan, Kolas plazan egingo den kontzentraziora joateko deia egiten diogu auzoko gazteriari.

Feminismoaz... patriarkatua suntsitu!
GOAZEN INDEPENDENTZIARA!

2010/06/30

Mikel Zalakain euskal iheslari politikoa Korsikan hil da



Mikel Zalakainen errautsak datorren astean iritsiko dira

Maiatzean minbizia diagnostikatu zioten eta bart gauean eman ditu azken arnasak. Lau urte preso eman zituen aurrez frantziar espetxeetan.

Mikel Zalakain euskal iheslari politikoa hil da:

Mikel Zalakain Villabonan jaio zen 1961. urteko ekainaren 19an eta bart gauean hil da, goizeko 16:00etan Korsikan.
1986. urtean, 25 urte zituela ihes egin zuen Villabonatik arrazoi politikoak zirela medio, eta geroztik ez da bere sorterrira itzuli.
1988. urtean Mikel Zalakain eta bere emaztea den Mila Otegi ipar Euskal Herrian atxilotu zituen frantziar poliziak eta lau urtez preso egon ondoren Frantziako Gobernuak Parisen konfinatu zuen. Mila Otegik 9 hilabete egin zituen espetxean.
2000. urtean konfinamendua hautsi zuen eta ihes egin zuen Parisetik, azken urteotan Korsikan bizi izan delarik.

Espetxean egindako borrokaldi eta gose greba luzeen ondorioz ultzera kronikoa izan du. Auto istripua ere izan zuen, ondorioz besoan bizitza osorako zauriak gelditu zitzaizkiolarik.
2010. urteko maiatzean minbizia diagnostikatu zioten.
Azken urteotan Korsikan bizi izan bere emaztearekin eta bien 12 urteko semearekin.
1986. urteko apirilaren 25ean ia familia osoa atxilotu zuten, Mikel Zalakain aita, Pili Esain ama eta Juan Antonio eta IƱaki Zalakain anaiak. Mikel ihes eginda zegoen ordurako.

Mikel Zalakainen aita, hau ere Mikel Zalakain, Martuteneko espetxean hil zen bihotzekoak jota 1990. urteko azaroaren 30ean. 58 urte zituen eta hilabete gutxi batzuk falta zitzaizkion libre ateratzeko. Artatu zuten medikuak akusatuen aulkian eseri ziren beraien aurka jarritako salaketaren ondorioz, baina absolbituak izan ziren.

Mikelen bizitzak eta heriotzak Euskal Herriak bizi duen errepresio politikoaren neurria ezin hobeto marrazten dute. Gazterik espetxeari eta torturari ihes egin beharrean aurkitu zen, eta ihes egite horretan ezagutu behar izan ditu atxiloketa, espetxea, konfinamendua eta erbestea. Ihesean bizi izan da Mikel, eta ihesean hartu ditu azken arnasak ere. Antzeko egoera ezagutu dute milaka euskal herritarrek azken urteotan.

Aita preso zela hil zion espetxe politikak, eta bera ihesean zela hil du minbiziak. Argi dago urte hauetan guztietan bizitako presioak eta poliziaren
jazarpenak eragin zuzena izan dutela Mikelen osasunean. Euskal iheslari politikoen aurkako ehiza nazioartera zabaldu da azken urteotan, honek aurrez zaila zen iheslarien bizitza oraindik gehiago zaildu duelarik.
Une honetan munduan dauden ehunaka iheslari politikoak gogora ekarri nahi ditugu, eta euskal iheslari politikoak babesten dituzten herritar eta erakundeak eskertu nahi genituzke. Zentzu honetan, Mikel eri egon den aste hauetan guztietan Korsikan jasotako babesa eta elkartasuna zinez azpimarratzekoak direla aipatu nahi dugu.
Euskal iheslari politikoak Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren mezu emaileak dira mundu zabalean. Euskal iheslari politikoak Euskal Herriko disidentzia politikoaren aurpegiak dira han eta hemen.

Euskal iheslari politikoek Euskal Herrian libreki bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi dugu une honetan, errepresioaren mehatxurik gabe, beraien herri eta auzoetan bizi eta lan egiteko duten eskubidea aldarrikatzen dugu.

Berria Askatu.org:www.askatu.org/berria.php?id_edukia=4667&lang=eu

www.askatu.org/

2010/06/22

Itsasoruntz ekimena Gughenheimen


Inguruan zebilen jendearen harriduraren aurrean, gaur eguerdian, Uribe Kosta eskualdeko hamar surflarik egin dute salto itsasadarreko uretara, Bilboko Guggenheim museoaren parean. Ez zen, baina, olatuaren gailurrera igotzea euren asmoa. 2006ko urriaren 21ean Algortako Portu Zaharrean hartutako konpromisoei eutsiz, "gatazka politikoari irtenbidea ekarriko dion prozesua abiarazteko, bultzada txikia eskaintzeko asmoz" busti dira berriro Itsasoruntzeko kideek. "Askatasunaren eta justiziaren teilatupean, benetako demokrazia oinarri duen bakea erdiestea eskakizun kolektiboa da, lehentasun politikoa da. Izan ere, une larrien gainetik, guztiz beharrezkoa dugu Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari konponbidea aurkitzeko pausu sendoak ematea", gaineratu dutenez. Hurrengo hilabeteetarako ekimen gehiago iragarri dituzte.

. Argazkiak ondoko loturan : http://www.flickr.com/photos/itsasoruntz/



ITSASORUNTZ

2010/06/19

"Igande odoltsua", justizia eta oroitzapena

1972an Irlanda iparraldeko Derryn Erresuma Batuko armadak hamalau zibil tirokatu eta hil izana salatu du David Cameron kontserbadoreak Legebiltzarrean, 'Bloody Sunday'-n gertatutakoari buruzko txostena aurkeztu dutenean.

1972ko urtarrilaren 30ean hamalau zibil tirokatuta hil zituen Erresuma Batuko armadak Derryn (Irlanda iparraldea). Bloody Sunday edo Igande odoltsua bezala ezaguna da gertakari hori. Lord Saville of Newdigate epaileak zenbait soldaduri hilketa haiek "nahita" egitea leporatuko die orain, eta gaur Erresuma Batuko Legebiltzarrean aurkeztu dute. David Cameron lehen ministroak "bidegabetzat" jo du gertatutakoa, eta ezin dela babestu esan du.

"Gaizki egon zen, eta inoiz ez zuen gertatu behar. Gobernua da armadaren jarreraren azken arduradun, eta Gobernuaren izenean, gure herriaren izenean, asko sentitzen dut", azaldu du Cameronek. Esan duenez, abiapuntutik bertatik okerra izan zen, eta Irlandako errepublikanoen protestan ez zen esku hartu behar.

Epaileak 1998an hasi zuen ikerketa -Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroa zela-, eta 2004an bukatu. Erresuma Batuan egin den ikerketa luzeenetakoa da, 234 milioi euro gastatu dituzte egiten. Denera 919 lekuko elkarrizketatu dituzte -zibilak, poliziak, militarrak, politikariak eta IRAko kide ohiak-.

Lehenbiziko ikerketa ofiziala 1972an bertan egin zuen Lord Widgery epaileak. Biktimetako lau ihes egiten zebiltzala bizkarretik hil zituztela ebatzi zuen orduan, baina militarrak errugabetu eta kasua itxi zuen.

Hildakoen senideek beti adierazi dute armarik gabeko zibilak hiltzeko asmoz egin zutela tiro soldaduek . Orain txostenak baieztatu du hori, esanez manifestariek ez zutela armarik, eta soldaduek "kontrola galtzearen ondorioa" izan zela gertatutakoa.

http://www.berria.info/albisteak/41807/igande_odoltsua_bidegabea_eta_babes_ezina_izan_zen_cameron_erresuma_batuko_lehen_ministroarentzat.htm