Ziztada gune irekia da, denon artean egin beharrekoa, edozer hemen agertzea nahi baduzu, ez izan dudarik eta guri helarazi, bai testuak, marrazkiak, agendan agertzeko ekitaldiak, bideo proposamenak..... gure helbidea ziztada@gmail.com da

2010/06/15

"Sagarren denbora" dokumentalaren estreinaldia

Baionako Atalanten estreinatu ‘Sagarren denbora’ dokumentala ikusi dutenak arras hunkituta atera dira.
Adiskide, historiko edo ezezagun interesatu, adin guztietarik, Baionako Atalante zinema gelako 180 lekuak osoki betetzeaz gain, berrogeitamar bat baino gehiago kanpoan gelditzera behartua izan da leku eskasarengatik. Ez da usu euskal filmarik ekartzen zinema gela horretara, eta estreinarik nehoiz. Agian, arrakasta horrek atea irekitzen lagunduko die ondokoei.

Anartean, salara sartu direnentzat filma hasi aitzin eman euskara hutsezko sar hitzak jada doinua jarri dio gaualdiari. Dokumentalean agertzen diren Kristiane Etxaluz eta Alfonso Etxegarai bikotea eskertuak izan dira, beren istorioa, historia, publikoaren bihotzera ekartzeko egin urratsagatik.
Eta publikoak ere hala sentitu du, iduriz. Gipe-ipesek ekoitzi Josu Martinez eta Txaber Larreategiren dokumentalak, Hibai Castro kameran, bihotzak ditu hunkitzen zuzen-zuzen. Lehenik, Euskal Herriaren bi puntetako Etxaluz zuberotarra eta Etxegarai bizkaitarraren gaztaroak nola aitzinatu diren azaltzen du, Euskal Herria askatzeko borroka bakoitzak nola bizi izan duen zehaztuz. Eta gero 25 urte hauetan bizi deportazioaren egunerokoari lotzen da dokumentala. Etxegarai sorterritik 7.000 kilometrotara dagoen Sao Tomen bizitzera kondenatua baitago, eta Etxaluz Sao Tome eta Domintxaine artean. Deportazioaren sistema esplikatzen bada, dokumentalean bereziki nagusitzen dena maitasuna da, bien artekoa eta Euskal Herriarentzat daukatena.
Egoera dorpea, baina, halere, dokumentalaren proiekzio denboran irriek berenganatu dute sala behin baino gehiagotan. Bi pertsona horiek zinezko pertsonatzat aurkeztuak baitira, bat mania anitz duena, bestea etxea nehoiz biltzen ez duena. Elkar ezagutu zutelarik ere, bada irri egitekorik.

Dokumentala bururatu eta, salatik ateratzean, berriz, hitzik gabeko begi busti irribarretsuak nagusi. Bat baino gehiago joan zaio Etxaluzi eskertzeko eta muxuak emateko, hunkiturik. Airean harrapatu komentarioen artean, baieztapen bat, «kontatu beharreko historia da, bai». Bestea oraindik begiak borobil-borobilak, zur eta lur egiazko historia dela jabeturik, eta oharturik errealitate hori oraindik anitzek bizi dutela forma batean edo bestean: «Gainera, ezagutzen duzularik egiazki bikote hori, oraindik barnagotik duzu sentitzen bizi dutena». Halako «etxekoak etxekoei mintzo» sentsazio bat izan da ostiralean.

Hunkituak, bikotearen zintzotasunaz bizi errealitateari begira. Diren bezala agertzeaz gain, pentsatzen dutena azaldua da, makillajerik gabe. Hunkituak, horrek adierazten duen sufrikarioa bete-betean harrapatu balute bezala. Jakes Abeberri Miarritzeko hautetsi eta Enbatako historikoa ezin isilduz ari zen, erabat harrapatua. Historia «unibertsal bat» kontatzen duela dio: «Mila mezu ditu. Hor daukazu bereizketa etengabe hori, onartzen dutena, beren gain hartzen dutena. Euskal Herrira sartzea Etxaluz, ezinbestekoa da bientzat… Sentitzen duzu indar bat… Anitz erbesteratzera behartuak dira lanagatik edo, baina hemen ez da hori kontua. Gainera, guztia soiltasun handiarekin erakutsia da. Ez da prebikurik. Etxegaraik zehazten duelarik gurasoak hilak dituela eta beldur dela noizbait etxera sartu eta ez duela fitsik eta nehor ezagutuko… Daukan duintasun hori… Berenaz ari badira, aldi berean Euskal Herri osoarentzat mintzo dira. Nola jalgiko gara sufrimendu horretarik?… ». Eta ondoan Pantxoa Bimboire Enbatako hurbila baita, komentarioak segitzen. Etxegarairen isiltasunak ditu biziki zuzenak eta duinak kausitu, baita Etxaluzi egiten dion maitasun deklarazioa ere: «Entzuten duzu gizon hori maite zaitut erraten… Gu ez ginateke horren gai». Julen Madariaga ETAren sortzaile eta Aralarreko kideak dokumentalari esker ulertu du zergatik ez duen ihes egiten Sao Tometik Etxegaraik: « Han gelditu eta bizi duen hori, pena hori esplikatu nahi izate hori. Sufrimendu hori ez dela alperrik, zentzu bat baduela…».

Dokumentalean adieraziak diren esaldi bat baino gehiago errepikatzen entzun dira berriz ere jendeen ahotan. Etxaluz herritik kanpo hiltzea bereganatua duela aipatzen duelarik, Etxegaraik bizi izan torturak kontatzen dituelarik eta bereziki gero, mintzatu dela, « kantatu » duela azaltzen duelarik. Eta badira ere ez direnak erranak, Piarres Xarriton euskaltzain, idazle, eta abertzale eta elizaren munduko entziklopediak laburbildu duen bezala: «Baina ez baita dena erraten ahal».

Heldu den emanaldia, Ainhize-Monjolosen (Baxenabarre), hilaren 17an, 21:00etan.
Estraineko emanaldia Bilbon Larunbatean, hilaren 19an, 13:00ean.Capitol zine aretoan.
Sarrera librea da, aretoa bete arte.
Sinopsia

Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

etengabe.blogsome.com/
Etengabe:
etengabe.blogsome.com/2010/06/13/sagarren-denbora-dokumentalaren-estreinaldiaren-kronika-berria-egunkarian/

Berria.info:
paperekoa.berria.info/plaza/2010-06-13/039/005/begi_busti_irribarretsuen_eskerrak.htm
Gara:www.gara.net/paperezkoa/20100611/204328/es/Dos-vidas-marcadas-decadas-deportacion

GAZTEHERRIA BRUSELAN!

GaztEHerria Martxoaren 12an jaio zen, euskal gazte independentisten bilgunea izateko helburuz. Harrezkero hainbat ekimen antolatu ditu, betiere independentzia aldarrikatuz.

Lehenengo harria apirilaren 2an jarri zuten Durangon antolatutako egun osoko jaialdian. Bertan 10.000 gazte baino gehiego bildu zen. Apirilaren 4an Aberri Egunean ere izan zen GaztEHerria.

Apirilaren hasieran ere, GaztEHerriaren jaialdiaren baitan, nazioarteko hamarnaka gazte antolakunderekin batera manifestu bat kaleratu zuten Gernikan. Manifestu horrek hiru oinarri bildu zituen: espainiar eta frantziar estatuek tortura erabiltzeari uztea, euskal gazteriari eskubide zibil eta politikoak bermatzea eta independentziaren proiektuaren zilegitasuna onartu eta errespetatzea. Horrekin batera, eta azaroan gazte independentisten aurkako sarekada salatzeko asmoz, manifestazioa deitu zuen GaztEHerriak aipatutako nazioarteko gazte antolakuneokin batera Bruselan maiatzaren 29rako.

Maiatzaren 29an 700 gazte baino gehiegok manifestazioa egin zuten Bruselan eta independentziaren aldarria Europaren bihotzeraino eraman zuten. Bertan bildutakoek independentziaren alde lan egiten jarraitzeko konpromisoan berrestu ziren, eta bidez batez, nazioarearen babesa jaso zuten.

Bizi dezagun ametsa, eraiki independentzia!

Bruselako manifestazioko bideoa ikusteko:

2010/06/09

Ekaineko Hitzaldiak Itzubaltzetan



Ekainak 11an Zallako Gaztetxeko kide bat etorriko da hitzaldia ematera, jarri dieten izunen berri emateko eta egoera azaltzeko, "GURE AMETSAK 360.000" tituluaekin. Hitzaldia Itzubaltzeta Gaztetxean burutuko da arratsaldeko 20.00retan.
Hurrengo ostiralean, ekainak 18an, arratsaldeko 20.00retan, Itzubaltzeta Gaztetxean bertan Alkoholiko Anonimo elkartearen bi kide etorriko dira haien esperientziak kontatzeko.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!

Ziztadatik animatzen zaitugu Ekainean zehar Itzubaltzeta Gaztetxean egingo diren hitzaldietara etortzera. Ostiral honetan, Zallako Gaztetxearen okupazioa dela eta, bertako hiru gaztek epaiketa bat izan dute, aurrerago azaltzen dute eurek hobeto sortutako blogean:
gureametsak360000.blogspot.com/

ZALLAKO GAZTE ASANBLADA:
Hiru gazte epaiketetan sarturik Zallan etxe bat okupatzeagatik, 360.000 €-tako multa batekin.Hiruretako inork ez zegoen herrian egun horretan, beraz, ezin izan zuten okupazioan parte hartu.
Zallako Gaztetxea 2007ko abenduaren 14an okupatu zen. Zallako zenbait elkarte eta pertsona multzo desberdinak erabaki genuen etxe bateri (beste asko bezala hondaketara, espekulaziora eta degradatzera utzita izan zena) bizitza ematea. Espazio kultural zein sozial bezala erabiltzeko askatu egin zen lekua, hala nola, gure zonaldeko gazteriaren aktibitateak bermatzeko. Gazteoi eskaintzen zaigun aisialdia gure poltsikorako gehiegizkoa izateaz gainera, ez da geuk jostatzeaz eta giza erlazioak edukitzeaz dugun ideia. Udaletxeak aisialdi materialista hori bultzatzea nahi duela ikusi genuen eta lokal publiko autogestionatu bat edukitzeko aukera hasi baino lehen desagertu zen.

Arraroa dirudien arren, hondamen bidean eta hutsik dagoen etxe bat okupatzeagatik espazio kultural eta sozial bat eraikitzeko, epaiketa batera ailegatu egin gara eta Zallako Gazte Asanbladako hiru gazteri isun bat jarri zaie: 360.000 € (lehengo 60 milioi pezeta). Hiru gazte epaiketetan sarturik etxe bat okupatzeagatik eta hiruretako inork ez zegoen herrian egun horretan, beraz, ezin izan zuten okupazioan parte hartu. Baina okupatu egin zela begi-bistakoa da.

Okupazio egunetik gutxira, 12 pertsona deklaratzera joateko deialdia heldu zitzaigun, beste bi jabeetako batek salatu ostean. Kontutan izatekoa da pertsona hauetako askok ez zirela gaztetxean egonak, ezta egun bat lehenago deitu zen manifestaldian ere. Epaileari okupazioan ez zutela parte hartu esan zioten, hala nola barruan egoteko baimena zegoela pentsatzen zutela. Pertsona guzti horietaz, hiru gaztetan zentratzen dira salaketa kontuan: jabearekin hitz egitera joan zen gaztea eta Otxarango garbigunera zihoazen beste bi gazte, zeinak gaztetxetik 4 kilometrotara geldituak izan ziren “ohiko kontrol” bat zela suposatzen zenean. Argi utzi nahi dugu Zallan eta baita Enkarterrietan ere okupazioak ez direla oso ugari; berez, hauxe lehenengoa izan da herrian, horregatik, nahiz eta erdialdean etxe huts ugari egon, zonalde urrun batean okupatzea erabaki genuen. Gauzak pixkanaka egin behar direla pentsatu genuen eta lanera jarri ginen. Emaitza, honako eskakizuna:
-Responsabilidad civil: 120.000 € (20.000.000pts)
-Petición fiscal durante 6 meses a 200€ diarios a cada uno.
-Petición particular durante 6 meses a 400€ diarios (72000 €) a cada uno.
-Como previa y sin juicio piden que se pague una fianza de 36.000 euros.

GURE AMETSA EZ DA DELITUA, EPAIKETARIK EZ!!!

360.000 ARRAZOI ETORTZEKO!!

2010/06/07

Ikasle abertzaleaken ekintzak ikasturte amaierarako!


Aixerrotako Ikasle Abertzaleak Herri Eskolak eta Eskola Ibiltariaren aurkezpena egiteko, jaialdia antolatu egin dute hurrengo ekainaren 19an (zapatua) Txorimalo Gaztetxean, kurtsoari bukaera potentea emateko asmoarekin,
GEROA MARRAZ DEZAGUN lemapean. Horretarako ikaragarrizko egitaraua bultzatu egin dute arratsaldetik aurrera:

17.00etan Txalaparta ikastaroa burutuko dute
18.00etan Euskal Kurrikulumaren hitzaldia eta eskola ibiltariaren aurkezpena eta power point-a
19:00retan kontzertuak: Etsi Gabe, Never Surrender eta Auskalo Non
Gainera...gauean....hamburgesa merke-merkeak!!!!

Animatu eta guztion artean Euskal Eskola Nazionala irudikatuko dugu!!!!

Erromoko Ikasle Abertzaleak, ekainak 18ko arratsaldea hartu dute Herri Eskolak burutzeko eta Eskola Ibiltariaren aurkezpena egiteko, zeinak Itzubaltzetako Gaztetxean ospatuko dute.
18retan hasiko dira Euskal Kurrikulumaren hitzaldi eta eztabaida batekin eta geroago eskola ibiltariaren aurkezpena burutuko dute power point baten laguntzarekin.

Betikoko Ikasle Abertzaleak Erromoko deialdia luzatu dute eta San Nikolaseko eta Ander Deunako ikasle abertzaleak, ordez, Aixerrotako kedadara.

2010/06/05

Getxoko udaletxea ezker abertzalearen lana galarazten

Domeka honetan Uribe kostako ezker abertzaleak egun osoko egitaraua deitu du erromon Zutik Euskal Herria deklarazioa aurkezteko asmoz. Horretarako udaletxeari baimenak eskatu ostean, atzo, barikua, areetako xake plazan bazkaria eta ekitaldi politikoa egiteko baimenik ez dutela adierazi die antolatazileei. Horren ordez, Erromoko frontoira aldatzeko aukera eman die. Ezker abertzaleak, Imanol Landa alkatearen jarrera salatu eta bere jarduera politikoaren kontrako mugimenduen aurrean aurrera jarraituko duela adierazi du. Domekarako deialdia ere mantendu dute, Erromoko frontoian ordu batetan ekitaldi politikoa egongo da zenbait hizlarirekin eta, ostean, 15etan herri bazkaria.

2010/06/03

Palestinarekin elkartasunez, gazteok kalera, borrokara!


Iragan astelehenean, Israeldar soldaduek Gazara giza laguntza eramaten zuen flotilla erasotu eta gutxienez 9 ekintzaile hil zituzten.

Herri zapaldua den Palestinarekiko elkartasuna adierazi eta zehazki Gazak jasaten duen blokeoa salatzea delitu bilakatu nahi dute agintari sionistek, jakin badakitelako gizartearen gehiengoa nazkatuta dagoela israeldar faxisten jokabideaz.

Ildo beretik, gazte independentistok Palestinarekiko elkartasunaren kontra burutatako azken sarraski hau gogor salatzeaz gain gazteriari kalera irtetzeko deia egiten diogu. Israelgo estatu terroristaren aurrean parez-pare jarri behar gara palestinarren eskubideak bermatuak izan daitezen.

EKAINAK 4, 19:00etan giza-katea Arriagatik (Bilbo)

GAZTEOK KALERA, BORROKARA!
EUSKAL HERRIA eta PALESTINA, BORROKA DA BIDE BAKARRA!
ISRAELI BOIKOTA!

2010/06/02

Kaka esplikatzen...

Denok ikusi dugu aste honetan Israelgo ejerzitu sionistak aktibista baketsuen aurka egindako sarraskia, eta uste dut denok sentitu dugula nazka eta gorroto berdina. Baina badirudi ez dugula horretarako arrazoirik, hara non espainako egunkari eskuindarretan gertatutakoa ze ondo azaltzen diguten. Barre edo negar egiteko, daukazun humorean harabera....

Maite Soroa

Después de la masacre de voluntarios en el abordaje a la Flotilla de la Libertad, se puso en marcha la formidable maquinaria de la propaganda prosionista. Se trataba de explicar lo inexplicable. Así de claro.

El editorialista de «Abc» le daba la vuelta al argumento. No se lo pierdan: «No son pocas las veces en las que la buena voluntad de personas que simpatizan con la causa palestina es fácilmente manipulada por los partidarios de las soluciones radicales, extremistas de todo signo que en este caso bien podrían estar frotándose las manos desde sus confortables puestos de mando».

En el mismo rotativo, otro fachendoso, Hermann Terstch, ofrecía una buena clase de cinismo: «Ha habido tambien una tragedia este lunes. Una enorme tragedia. Unos provocadores que desafían a un Estado en guerra permanente como es Israel han tenido un gran éxito. Han logrado lo que querían, que no era llevar cuatro paquetes a Gaza, sino desafiar al Estado de Israel para intentar aislarlo más». Las víctimas, verdugos.

El editorialista de «La Razón» también lo tenía claro: «Es muy deplorable y dolorosa, sin duda alguna, la muerte de personas, pero que nadie se llame a engaño: lo que se dirime en el conflicto de Oriente Medio es la pervivencia de la libertad y los derechos democráticos sobre el terrorismo islamista y las dictaduras teocráticas y sangrientas. El enemigo de la ayuda humanitaria a los palestinos no es Jerusalén, sino el régimen iraní, que alimenta a los brazos armados de Hamas y Hezbolá, desafía a la comunidad internacional con la amenaza nuclear y despliega todos sus recursos para organizar flotillas `pacifistas' con armas de fuego a bordo». Palos contra metralletas.

Y en «El Mundo», Salvador Sostres nos explicaba por qué hay que disparar a los pacifistas: «Hay que subrayar que Israel, con los vecinos que tiene, no puede permitirse no cumplir con sus amenazas. El pueblo más perseguido de la historia ha aprendido con demasiado horror lo que le pasa cuando no opta por defenderse».

La máquina de propaganda sionista es burda, pero mete el suficiente ruido como para que no se escuche con nitidez el tableteo de las metralletas.

Gara.net